Naiz+ Naiz+

Autoen eta pertsonen arteko elkarbizitza Euspot-en aurtengoan

22 lan aurkeztu ziren iaz eta aurten «euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea» dute helburu antolatzaileek. Euspot euskarazko spot lehiaketaren 4. edizioa da eta apirilaren 24a arte aurkeztu ahal dira lanak euspot.eu webgunearen bidez.

Gaia ‘Autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua)’, sariak 1.000 euro onenari, 500 publikoaren sariari, beste horrenbeste MUko ikasleen onenari eta 250 gazteen arteko onenari eta aurkezpen karta, goian ikusgai duzuen bideoa. Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman dira antolatzaileak.