Naiz+ Naiz+

Auzolanean egindako mapa, txakurrek ere opor garaiaz goza dezaten

Oporraldiak etxeko animaliekin egitea ez da beti erraza izaten. Nora joan? Non hartu ostatua? Halako galderak erantzun beharrean aurkitzen dira maskota jabeak.

Txakurrekin hondartza inguruetara bidaiatu nahi duten horiek, baina, apur bat errazagoa dute aurten, izan ere, Redcanina.es atariari esker txakurrak onartzen dituzten hondartzen mapa eman dute argitara. Mapa hau gainera, auzolanean egina dago.

Txakurren jabeei zuzendutako atari digitala da Redcanina. Bertan Estatu espainolean txakurrentzat balekoak diren hondartzen zerrenda ageri da. Inguru horietan animaliak onartzen dituzten ostatuak ere aurki daitezke, bai eta jabeentzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat datu ere.