Naiz+ Naiz+

Azkarra izena hautatu du kanadar auto konpainia batek bere kotxe bizkorrenarentzat

Azkarra
azkarra

Atelier Girfalco Ltd kanadar auto konpainiak bere kotxe izarra aurkeztu du: Azkarra.

Bai! Azkarra izena hautatu dute 240 kilometro orduko abiadura hartuko duen hiru gurpileko kirol kotxerako. Udaberrian izango dira eskura auto hauek, baina, 25 unitate besterik ez dituzte egingo.

Auto horietako bat lortzeko, baina, dirutza behar da. Azkarra S- modeloak, adibidez, 97.500 kanadar dolarreko kostua izango du, 69.000 euro gutxi gora behera.

About Basque Country atarian aurkitu dugu auto honen erreferentzia eta informazioa.