\r\n
\r\n

#Aztnugal1000Aurpegi Hasi gara lehen babesak jasotzen! @AngelaDavisEHn Mila esker! Bidali zuenak! pic.twitter.com/x8eeujYKCL

\r\n\u2014 #aztnugal (@ehaztnugal) February 10, 2016\n
\r\n\r\n
\r\n

TORTURA-ren aurka 1000 aurpegi #Aztnugal1000Aurpegi pic.twitter.com/dCAnzNS77u

\r\n\u2014 Dj. bull (@buleleria) February 10, 2016\n
\r\n\r\n

Laguntza hitza, aldrebes idatzita, da ekimenaren ardatza. Izan ere, 2011ko urtarrilean inkomunikazio bitartean egindako polizia deklarazioa hitz horrekin sinatu zuen Jon Patxi Arratibelek. Torturak salatu zituzten bost nafarrek. Sarean zabaldutako kanpaina honetaz gain, Aztnugal Rock jaialdia egingo dute larunbatean Burlatan eta Katakraken arte erakusketa kolektiboa eta torturaren inguruko hitzaldiak izango dira otsailean zehar.

\r\n

\n"}
Naiz+ Naiz+

#Aztnugal1000Aurpegi

Torturaren Aurkako Eguna larunbatean izanen da, otsailaren 13an. Euskal Herrian hamaika ekimen antolatu dira herriz herri, baina, sarean martxan jarritako #Aztnugal1000Aurpegi egitasmoari erreparatu nahi izan diogu.

Apirilean, Ekineko kide izatea leporatuta, Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala epaituak izango dira Auzitegi Nazional espainolean. Haiek babesteko asmoz sortu da Aztnugal ekimena eta baita sarean zabaldutako kanpaina hau ere.

Negu Gorriak taldearen “ Borreroak baditu milaka aurpegi” abestia oinarri hartu dute, eta helburua, Torturaren aurkako mila aurpegi biltzea izango da. Horretarako Aztnugal kamisetarekin, hitzarekin edo norberak ikusten duen moduan argazkiak bidaltzera animatzen dituzte herritarrak. Twitter edo Facebook bidez #Aztnugal1000Aurpegi traola erabilita edota aztnugal1000aurpegi@gmail.com helbidera bidali behar dira irudiak.

Ez dira 24 ordu igaro kanpaina abiatu zutenetik eta badituzte jada Femin Muguruza edota Angel Davisen atxikimendua. Mezu guztiak #Aztnugal1000Aurpegi jarraitu daitezke.