0 iruzkin

Balaztari eragin nahi dion ilusio optikoa

 Balaztari eragin nahi dion ilusio optikoa


Irudia @Milhaud Twitter erabiltzailearen kontutik atera dugu

Autoek abiadura moteldu eta oinezkoen segurtasuna sustatzeko ilusio optikoekin jokatzen ari dira Islandian. Lurrean margotutako zebrabide berezi honekin, giza zentzumenean sortzen duen ilusioari esker, hiru dimentsioko errealitate bat antzematen du gidariak. Eta noski, ezusteko hau errepidean aurkituta balaztari eragingo diotelakoan daude zebrabidearen diseinatzaileak.

Zehazki, Islandiako ipar-mendebaldeko Ísafjörður hirian ezarri dute hiru dimentsioko zebrabidea, gidariek behar baino abiadura handiagoan gidatzen duten eremu batean.

Vegamálun GÍH enpresa dago Islandiako ilusio optiko honen atzean, haatik Indian aurkitutako hiru dimentsioko zebrabideak izan zituzten inspirazio iturri. Saumya Pandya Thakkar eta haren alaba Shakuntala Pandyaand emakume artistak aritu ziren 2016ko udaberrian Indiako Ahmedabad hirian lehen zebrabide hiru dimentsionala margotzen. Haren arrakastaren ostean, New Delhi hiriburura eraman zuten zebrabide berezi hauen esperimentua. Dirudienez, Txina eta Errusiako hainbat hiritan ere badira halako zebrabideak.

Bitxia da oso Islandiako zebrabide hau, baina, bereziaz gainera arriskutsua izan daitekeela uste dute askok. Sare sozialetan zalaparta eragin du ilusio optiko honek eta askotariko iritziak aurki daitezke bertan.

Asko zebrabide pisokodelikoak eragindako ezustekoagatik bat batean autoa galgatzeko arriskuaz mintzo dira, eta beste askok, ostera, lehen inpresioa gaindituta ilusio optikoaren eraginkortasuna zalantzan ipintzen dute.

/
azken iruzkinak
azken post-ak