\n"}
Naiz+ Naiz+

Berri Txarrak, guretik kanpo ere gero eta sonatuago

Taula gainean egunetik egunera arrakastatsuago da Berri Txarrak, esan gabe doa hori. Euskal Herrira itzultzeko desiatzen dira zaleak (martxoak 13 Biarritzen) eta arrakasta itzela izan zuen, adibidez, NAIZen eskainitako kontzertuak. Gure mugez gaindi ere gero eta sonatuago dira, ordea.

Bart Espainiako telebista publikoan eskaini zuten euskal taldearen zuzenekoa da post honetan atxikitakoa. Ez da adibide bakarra, Europako biran dira buru belarri eta batean eta bestean bere sona areagotzen ari direnaren hainbat mostra ezagutu ditugu azken egunetan. Kronika txukunak hedabideetan, kritikak, elkarrizketak, erreferentziak urruneko agendetan, euren bideoak nazioarteko musika hedabide handietan...  

Lagin txiki bat dira hauek, euren Twitterreko TLan egunez eguneko jarraipena eta erreferentziak. Edo egin saiakera Twitterren ‘Berri Txarrak’ bilatuta.