Naiz+ Naiz+

Berri Txarrak, ‘JMH Gaztetxe Tour’

Berri Txarrak taldeak 2016. urteko bira hasi du eta Euskal Herriko bost gaztetxe izan dira okasiorako hautatutako agertokiak. Zehazki, Baionako Zizpa Gaztetxean, Tolosako Bonberenean, Lodosan, Otxandioko gaztetxean eta Gernikako Astran aritu dira taula gainean. Set list berezia jo dute horietan guztietan eta 10. urteurrena eta biniloaren kaleratzearen harira ‘Jaio. Musika. Hil’ diskoa osorik jo dute emanaldi bereziotan.

Kontzertu hauetara bertaratu ezin izan duzuenontzat, Zizpa Gaztetxeko kontzertuaren bideo eder bat dakarkigu. Stoof Gishlain erabiltzaileak Youtube bidez hedatutako bideoa da.