Naiz+ Naiz+

Bizilagunak egitasmoak otordu berri bat du datorren azaroaren 19n

Azaroaren 19 igandean, Euskal Herriko etxe ugarik ateak parez pare zabaldu eta bizilagunei egingo diete harrera, bertakoek eta lurralde hau bizitzeko aukeratu duten bizilagunek bazkari eder bat parteka dezaten.

Mahai baten bueltan, aurreiritziak gainditu eta elkar-ezagutza sustatzea du helburu SOS Arrazakeriak taldearen ekimen honek. Aurtengoa seigarren edizioa da eta hitzordurako hilabete falta bada ere, sukaldeko suak berotzeko lanetan da SOS Arrazakeria, bazkalordua partekatu gura duten herritarrak lotuz.

Txekian martxan jarritako ekintza batean oinarritzen omen da Bizilagunak egitasmoa eta herritar ezberdinen arteko erlazio ireki eta berdintzaileak sustatzea du xede, beti ere gizarte justu baten alde.

Araban martxan da dagoeneko Bizilagunak egitasmoaren komunikazioa kanpaina, eta motorrak berotzeko lehen bideoa zabaldu dute. Herrialdeko aurpegi ezagunek bat egiten dute bideoan tartean, Virginia de la Casa, Soziedad Alkoholikako Juan, EH sukarrako Mikel edo Gindi D Tox abeslariak, Carlos Mena kontratenorea, Askoa Etxebarrieta “La Pulga” flamenoko dantzaria, Susana Salazar piano jolea edo Izar Mendiguren eta Iker Pastor bertsolariak.

Nahastuz eta elkar ezagutuz, kultura ezberdinen arteko bizikidetzaren alde azaltzeko aukera aparta da.

Parte hartzeko bideak honakoak dira: bizilagunak.araba@cear-euskadi.org emailera  idaztea, 945 266805 telefonora deitzea ala 688 812 944 telefonoan whassap bat idaztea. Aputantzeko azken eguna, aldiz, azaroaren 10ean izango da.