0 iruzkin

Buenos Airesen ere, erabakitzeko prest

Diasporan ere erabakitzeko prest dira eta hala jakinarazi dute Buenos Airesetik bertatik. Pasa den martxoaren 18an egindako ekitaldiaren berri izan dugu bideo honekin eta orduan, hamarnaka lagunek galdera ikur handi bat osatu zuten Argentinaren bihotzean.

Gure esku dago Diaspora Facebook kontuak berriki zabaldu du bideoa eta bide batez, Euskal Herrian datorren ekainaren 10ean egitekoa den ekitaldiari dei egiten dio. Bizkaiko hiriburuan izango da orduko hitzordua eta Argentinan egin bezala, Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikorainoko galdera ikur handi baten mosaikoa eginen dute bertaratutakoek. Herritarron Ituna aurkeztuko dute ondoren.

azken post-ak