0 iruzkin

Bularreko minbizia, eszenara

Bularreko minbizia, tamalez, ohiko albistea da munduko emakume askorentzat. Gaixotasun ohiko honen eta bere ondorioen ikusgarritasuna, ostera, ez dago horren normalizatua gure jendartean. Multiópticas etxeak arreta jarri nahi izan du gai honetan eta betaurrekoak saltzeko asmoz egindako azken iragarkian, bularreko mastektomia duen emakumea ipini du guztion begi bistan. Eguzkipean ageri da andrea, topless egiten, lasai eta pozik.

Begiradak du lelo iragarkiak eta sare sozialetan oso txalotua izan da.

/