Naiz+ Naiz+

Crescendo haur eta gazte abesbatza, autobusean kantuan

Gasteizko Crescendo haur eta gazte abesbatzaren ikuskizuna da honakoa. Inma Arroyo zuzendariaren aginduen jarraiki, Aizu Bandai San Japoniako Hiroshi Ishimaru-ren obrarerekin kantuz eta musikaz bete dute autobusa.

Crescendo abesbatzak berak zabaldu du bideoa bere Facebookeko perfilean. Orain astebete zintzilikatu zuen Karlos Eginok ekoiztutako bideoa eta ordutik 666 aldiz izan da elkarbanatua.

‘Crescendo’ Europa Ekialdeko, Eskandinaviako herrialdetan zein Ameriketako Estatu Batuetan diren ereduetan oinarritutako musika heziketako proiektua da. Herrialde horietan guztietan, irizpide pedagogikoek haur eta gazte abesbatzak proposatzen dituzte musika heziketarako baliabide moduan. Gasteizko Crescendo haur eta gazte abesbatzak beraz, iturri horietatik edanez, bere metodoa propioa sortu zuen 1987. urtean Euskal Herriko egoera kulturalari egokituz.