Naiz+ Naiz+

Darahli 10 urte: Hautsitako denbora

Saharar herriaren aldeko Zumaiako Darahli Elkarteak 10 kandela itzali zituen iaz. Saharar Errefuxiatuen kanpalekuetara DBH 4ko Zumaiako 80 gaztek eginiko bidaia batetik sortu zen elkartea orain 10 urte, eta urtemuga ospatzeko "RECrea Film Makers" ekoizpen etxeak haren historia jasotzen duen dokumentala ekoiztu du.

Ekain Albite eta Mikel Castellano aritu dira zuzendari lanetan eta hamaika elkarrizketa egin dituzte elkarteak hamarkada honetan egindako lana aletzeko.