Naiz+ Naiz+

Denak prest Errigoraren kanpaina berrirako?

Gabon garaiak datoz eta horrekin Errigoraren bi ekimen nagusietako bat: ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!’. Euskara eta Nafarroaren hegoaldeko ekoizleak laguntzeko auzolana oinarri du Errigorak. Iaz 8.000 saski baino gehiago banatzea lortu zuten eta euskalgintzarako 112.000 euro lortu zituzten. Irabazien %25 da euskalgintzarako, iaz Lodosako ikastolaren egoera ekonomikoa arintzeko baliatu zuten, Erriberan AEKren kanpaina burutzeko eta matrikulazio sistema abian jartzeko. Gainera ‘Euskaraz bizi eta ikasi’ dinamika laguntzeko ere baliatu zuten. Aurtengo gabonetako kanpaina urriaren 27tik azaroaren 12ra bitartean garatuko dute.

Aurtengo gabonetako ekimena zabaltzeko bideoan Nafarroaren hegoaldean euskarak bizi duen egoeraz hainbat datu ere eman dituzte. Herrialderaen %34 eta 220.000 biztanle, horietatik %4 euskal hizkutank, %10 ia euskaldunak eta erabilera datuak baxuagoak askoz ere: Leotzen %1,35ekoa, Tafallan %0,18koa, Kasedan %0,11koa eta Tuteran %0,01ekoa. Euskaraz ikasi nahi duenak ez du erraz, bataz beste 20 km-ko bidea egiten dute 1.400 haur inguruk euskara ofiziala ez den eremuko ikastolaren batera joateko edo eremu mistoko euskarazko eskaintzadun eskola batera joateko.

Ekoizleen egoerak ere ez du egoera samurra. 1990 eta 2010 arteko bi hamarkadetako datuak alderatu ditu Errigorak. Hartara, zainzurien soroak zazpi aldiz hedadura txikiagoa ddute, mahastiak 17.500 Ha-tik 11.500era pasa dira eta pikilo piper baratzak 205etik 78ra.

Auzolana eta denen parte hartzea ditu ardatz Zazpiak bat, Ikastolen Elkarteak, Sortzenek, AEK-k eta Errigorak elkarlanean burututako ekimenak.