Naiz+ Naiz+

Dispertsioaren argazkia, Etxarri Aranazen

Festak izan berri dituzte Etxarri Aranazen eta uztailaren 31n dispertsioaren aurkako ekimena egin zuen bertako Sarek. Bideo honetan jaso dute herrian zabaldu zuten salaketa. Herriko datuak eskuan, Etxarri Aranazeko presoen famili bakoitzak bataz beste 1.400 km egin behar ditu astero eta 380 € xahutu (urtean 20.000 euro inguru). Larriki gaixo diren presoak bereziki izan zituzten gogoan.