Naiz+ Naiz+

Dispertsioren aurkako ekimen ikusgarria Gasteizen

Gasteizko Katedral Zaharretik kotxe bat eskegi dute dispertsioaren ondorioz hildako 16 euskal herritarrak gogora ekarriz eta dispertsioa bera salatuz. Bart gauean izan zen ekimena eta sare sozialen bidez laster zabaldu da dispertsioaren kontrako ekintza hau.

Euskal presoen herriratzea galdegiten duten banderola ugari ere agertu dira Gasteizko leku esanguratsuetan.