0 iruzkin

Dolumin mezuak sarean, Julen Kaltzadari agur esanez

Dolumin mezuak sarean, Julen Kaltzadari agur esanez

Julen Kaltzada apaiz, irakasle eta militante abertzale antifrankistak atzo utzi gintuen, 82 urte zituela. Euskal Herrian azken zortzi hamarkadetan gertatutakoak biltzen ditu ‘Umezurtzaren aberria’ goiburu duen bere azken lanean eta hura aurkezteko beta izan zuen joan den astean.

Larunbatean izango da haren aldeko hileta, Busturiko Andra Mari Elizan, arratsatsaldeko 17.00, eta ondoren familia eta lagunek antolatuta ekitaldia egingo dute.

Euskal kulturgintzari zein politikako hainbat alorretan nabarmendutako ekintzaile sutsua izan da Kaltzada. Gaztetan, apaiza sartuta, frankismoaren aurka borrokan aritzeagatik hamabi urtez preso izan zuten Zamorako espetxean, beste hainbat euskal apaizekin batera.

Burgosko prozesuan epaitu egin zuten beste hamabost lagunekin batera eta 1977ko amnistiarekin berreskuratu zuen askatasuna. AEKren sorreran eta hasierako urte luzeetan burubelarri aritu zen helduen alfabetatzearen alde, ‘Egin’ egunkariaren eta ondoren ‘Euskaldunon Egunkariaren’ sorreretan ere egon zen.

Korrikaren sortzaileetako bat ere izan zen busturiarra eta azken lekukoa eskuan duela gogoratu nahi izan du AEK-ko egungo arduradun Mertxe Mugikak.

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ere agur esan nahi izan dio Kaltzadari. Baita Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ernai gazte antolakundeak ere.

Txalaparta argitaletxeak bide eman dio Kaltzadak 82 urteetan bizitakoak eta ikusitakoak jaso dituen liburuari. Eta noski, atzo gogoan izan zuen idazle busturiarra.

Politika alorreko aurpegi ezagun askok ere sare sozialak baliatuz agurtu nahi izan zuten Kaltzada. Tartean Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Maddalen Iriarte edo Marian Beitialarrangoitia.

Herritarrek ere gogoan izan zituzten atzoko egunean Kaltzadarekin batera bizitako zenbait pasarte.

/
azken iruzkinak
azken post-ak