Naiz+ Naiz+

Eguzki eklipsearen B aldea

20915544_1672160086150249_6654890616568199732_n
Nazioarteko Espazio Estazioa

Mundua Eguzki eklipse osoa ikusteko irrikaz Ameriketako Estatu Batuetara begira zegoen bitartean, Nazioarteko Espazio Estazioan Eguzki eklipsearen itzala ikusi dute.

Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean kokatzen denean gertatzen da Eguzki eklipsea. Lurretik ikusiz gero, Ilargiak Eguzkiaren ikuspegia estaltzen du Eguzki eklipsearekin.

Sei pertsona daude une honetan Nazioarteko Espazio Estazioan Lurraren inguruan orbitan. Eguzki eklipsea beraz, Lurretik 360km-ko garaieran eta mugimenduan bizi zuten. Hortaz, Nazioarteko Espazio Estaziotik Ilargiak Lurran eragin duen itzala ikusi dute.

Argazkiak ere jaso dituzte eta baita Facebooken zabaldu ere.

Argazki guztiak Nazioarteko Espazio Estazioaren Facebook perfilean zabalduak izan dira.

Nazioarteko Espazio Estazioa (ingelesez International Space Station edo ISS) bost espazio agentziaren proiektua da. Bertan, NASA (Estatu Batuak), RKA (Errusia), JAXA (Japonia), CSA (Kanada) eta ESA (Europa) agentziak daude.

Atzokoan Ameriketako Estatu Batuetan izan zuen ibilbidea dela eta, –89 minutuko iraupena izan zuen bertan–, «Amerikar Eklipse Handia» ezizena ere eman zitzaion. Urteak dira AEBko lurraldeak Eguzki eklipse oso baten testigu ez zirela. 

Euskal Herrian, partziala

Eguzki eklipse osoa lurreko gainazaleko oso puntu zehatzean gertatzen da, eklipse partzialak, aldiz, askoz eremu zabalagoetan ikus daitezke.

Euskal Herrian eguzkia sartu aurretik ikusi ahal izan zen Eguzki eklipse partziala, 20.44tan hasi eta 21.05 arte, hain zuzen ere.