0 iruzkin

Eibarko atezain galiziarrak galegoz erantzun du gazteleraz egindako elkarrizketa

Yoel Rodriguezek, Eibar taldeko atezain galiziarrak, Vigoko partidaren amaieran egindako elkarrizketan gaztelerazko galderei galegoz erantzun zien. Haren erantzunek arreta piztu dute sare sozialetan eta batek baino gehiago partekatu du elkarrizketa.

Talde armaginak Vigon jokatu zuen atzo Celtaren aurka eta garaipen lasaia lortu zuten eibartarrek. Kikek egin zuen Eibarren lehen gola 13. minutuan eta Pedro Leonek 0-2koa bigarren zatia hasi eta gutxira. Dagoeneko 50 punturekin, sailkapenaren 6. postuan da Eibar.

/
azken iruzkinak
azken post-ak