\n"}
Naiz+ Naiz+

‘El Conquistador’ saioko ertzain liskargilearen «jarraitzaileak»

Astelehenean ekin zion denboraldi berriari EiTBko ‘El Conquistador’ saioak. Oraingoan Karibera bidali dituzte lehiakideak, tartean zalaparta eragin duen Jose Javier Vilarín bilbotarra. Ertzaina da Vilarín, istiluen kontrako brigada mugikorreko agentea zehazki. Lotsa gabe, baina, kamara aitzinean ipini, eta honela aritzen da bere buruaz:

Liskargile, errietazalea eta gatazkatsutzat jotzen du bere burua, pilotak jaurtitzeko gailua eta polizia-makila eskuan hartuta, egon daitezkeen kale istiluak baretzen lan egin beharko lukeen ertzain honek. Castingeko bideoak telebistaren aurrean zeuden asko asaldatu zituen eta sareetan ere beroa izan da Vilarín ertzainak eragindako hika-mika.

Galder Gonzalezek Facebooken duen perfilean zabaldu zuen aurkezpen bideoa astearteko lehen orduan. Egun bakarrean, ia 80.000 ikustaldi lortu eta 700 aldiz izan da elkarbanatua; eta, bideoaren magalean piztutako eztabaida ere bizia izan da, 80 bat iruzkinekin.

Eztabaiaren sokari heldu zion ere Aiora Mujikak , –sare sozialetan @probatxo erabiltzailea– eta youtuber gisa estreinatuz, kamara aurrean ipini eta han askatu ditu ertzain honek eragin dizkion gogoetak. YouTuben igo duen lehen bideo honek 14.000 ikustaldi izan ditu ordu gutxiren buruan eta Estatu espainoleko tendentzien artean 24. postuan kokatu da gaur goizean.