Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2017/03/16 10:44h.
C68moipwgaewi5f
Sandra Barrenetxea, a su llegada a la Audiencia de Bizkaia. (@goikodeustu)

Une gogorrak bizitzen ari ditu Sandra Barrenetxeak Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Bere tortura salaketak aurrera egin eta lau guardia zibil epaitzen ari baitira bertan. Akusazio partikularrak hemeretzina urteko espetxe zigorrak eskatu ditu akusatuentzako. Fiskaltzak eta defentsak, ostera, absoluzioa eskatu dute haientzat.

Asteartean hasi zen epaiketa guardia zibilen deklarazioarekin. Atzo, berriz, Barrenetxeak hartu zuen hitza eta une latzak bizi zituen jasandako torturak azalduz. Akusatuak dauden lau guardia zibiletatik hiru aurrez aurre ezagutu zituen.

Ez dira une xamurrak izaten ari Barrenetxearentzat, baina, handia da kalean jasotzen ari den elkartasuna. Epaitegi atarian elkarretaratze batek babesa erakutsi zion astearte zein asteazkenean, eta sare sozialetan ere aurkitu dugu elkartasunaren itzala.

Willy Toledo aktoreak ere tortura testigantzarekin asaldatuta elkartasuna helarazi dio Barrenetxeari.

Babesaz harago, epaiketak izan duen oihartzun mediatiko eskasa salatu zuten askok.

Babestua sentitu da Sandra Barrentxea eta hala adierazi du gaur goizean bertan sare sozialetan zabaldutako mezuan. Haren ondoan egon direnei eskerrak eman, eta bereziki, berekin batera atxilotu eta torturak salatu zituzten pertsonen elkartasuna nabarmendu du.

Kolaboratzaileak
azken iruzkinak