Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2017/03/03 10:13h.
Loading player...

Hainbat taldetan aritu ondoren, dagoeneko bakarlari moduan ari zen artean, balazta sakatzeko erabakia hartu zuen, 2016. urte hasieran, Eneritz Furyak gisa ezagunago den Eneritz Dueso irundarrak: Kasernarat proiektua bukatu zen orduan, baita aro baten azkena heldu ere. Aro berriak, urtebeteko isiltasuna ekarri zion, eta taulara igo gabeko tarte horrek kantu zaharrak nahiz berriak bakarkako aurreneko diskoan biltzeko astia.

Urtebeteko lan horren emaitzaren aurrerapena dakarkigu Furyakek: bere disko autoeditatuaren aurrerapen kantuaren, “Attrezzo”-ren bideoklipa, musikariaren beraren zuzendaritzapean. Datorren asteartean, hilak 7, aurkeztuko du sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa. Era berean, laster iragarriko ditu diskoa eszenatokietara eramateko emango dituen kontzertuak.

Tags: musika
Kolaboratzaileak
azken iruzkinak