Naiz+ Naiz+

Erabakitze eskubidearen olatuak Zarautz busti dezan

Datorren udaberrian Zarautzeko herritarrek estatus politikoaren inguruan erabaki ahal izatea nahi du Zarahitzek. Eta, horretarako galdeketa bitartean egiteko dagoen bidea ibiltzen hasia da. Lehen urratsa asteburuan eman dute, lehen topaketa irekiarekin. Bertan lanak antolatu eta «Badator olatua» lelo hartuta kanpaina abiatu dute. Helburua herri galdeketa egin ahal izateko sinadurak lortzea da.