Naiz+ Naiz+

Erleak ere hondartzan itzalpean gusturago

Whatsappez batetik bestera dabil Zumaiako hondartzako honako bideoa, atzo arratsaldekoa da antza eta erle multzo zabala ageri da hondartzan, itzalaren babesean:

Bertako Baleike hedabideak argazkiak hedatu zituen atzo arratsaldean. Okerrik gabe, erlezain batek hondartara egun pasa joandakoak erlauntza batean sartzea lortuta amaitu zen hauen udako plana.