Naiz+ Naiz+

Errepidean hildako senideak gogoan, Udazkenfest jaia gerturatzen ari denean

Hurbiltzen ari da Udazkenfest. Dispertsioak eragindako gastu ekonomikoak arintzeko bokazioarekin jaio zen festibala urriaren 1ean izango da eta elkartasun doinuek oihartzuna izanen dute Gasteizen.

Festibalaren berri emateko bideo berriak ekoiztu dituzte. Lehenean, euskal presoen senideek, euren senideak bisitatzeko, astebururo, bataz beste, 1.400 km egiten dituztela ekartzen dute gogora. Honen ondorioz, dispertsioa martxan jarri zutenetik 16 senide hil direla salatzen du bideoak.

Bigarrenak aita preso duen ume baten testigantza dakar.

Azken bisita, azken paketea, azken bidaia... #udAZKENfest

#udAZKENfest, ‪#‎Urriak1‬, ‪#‎Gasteiz‬... motorrak berotzen