Naiz+ Naiz+

Errigora: lurraldea, kontsumoa, hizkuntza eta auzolana

Udazkeneko kanpainaren aurrekari gisa argitaratu du Errigorak honako bideoa, orain arte egindako bidea laburbilduz. Imanol Esnaolak (Gaindegia) dio bideoan Errigorak «ia-ia poesia» egin duela «lurraldea, ekoizpena, kontsumoa eta hizkuntza lotuz, eta hori parte hartze sozialerako formula organizatiboarekin». ‘Ia-ia’-rik gabe:

* 1,5 milioi eurotik gorako fluxu ekonomikoa eragin du euskal lurraldeen artean.

* 3 urtean 300.000 euro Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara

* 370.000 kontserba ontzi eta 88.000 litro olio banatu dituzte 3 urtean

* 15.000 etxetara iritsi dira denbora onetan.

Horiek datutan laburbilduta. Bideoan parte hartzen dutenek auzolanean egindako lana azpimarratzen dute, Oreretako taldeak, adibidez. Ekoizleek eragin dien onura azpimarratzen dute, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko langari muzin eginez denak irabazle irten direla azalduz: kontsumitzaileek lehen mailako produktuak prezio onean dituzte, ekoizleek prezio justua kobratu ahal dute euren lanagatik. AEK-ko ikasleen testigantza euskalgintzara bideratutako irabazien adierazle.

Urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da udazkeneko kanpaina, informazio guztia errigora.eus helbidean.