Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2017/03/17 08:29h.
Ertzainakdonostia
Ertzain auto bat Donostiako portuan.

Ertzaintzaren autoa Donostiako kaian maldan behera eta uretan murgilduz ikusi zitekeen irudia dantzan aritu zen atzo mugikorretik mugikorrera. Txiste eta broma artean azkar zabaldu zen argazkia ez zen, ostera, zirudiena.

‘Allí abajo’ telesaileko lan taldea Donostian filmatzen ari da egunotan eta hain justu telesailaren zatia da kaian filmatutako eszena. Donostian bertan ikusmin nabarmena eragin zuen filmaketak.

Loading player...

Argazkia zein bideoa bolo-bolo ibili dira Facebook, Twitter eta Whatsapp moduko sare sozialetan.

Kolaboratzaileak
azken iruzkinak