Naiz+ Naiz+

Espainiar Armadak Gorbeia hartu zuenekoa, Eskean Kristö

Eskean Kristö taldeak ‘Azote kaldüz’ diskoko ‘Kptain putre’ abestiarekin egin duen bideoklipa duzue honakoa. Gorbeiaren tontorrean Espainiako Armadak egindako agerraldien aurkako aldarrikapena dakarte: «Noizbehinka espainiar armada bertan agertu izan da, eta bandera espainola gurutzean jarri. Probokazio hutsa. Eta honek gu, Eskean Kristö taldekideak euskaldunak eta gainera arratiarrak izanik, benetan erre egiten gaitu. Eskean Kristöko mutilak Gorbeiako tontorraren defendatzaile bezala agertzen zaizkigu klipean». Abestia bera militarismoaren eta indar militarren sarraskien aurkako oihu bat da.