3 iruzkin

«¿Esta niña sólo sabe euskera? Pues tenemos un problema»

Igor Elortza bertsolaria buruan kolpe hartutako hiru urteko ume batekin joan zen igandean Durangoko larrialdi zerbitzura. Ebakia artatu behar zion medikuak ez zekien euskaraz eta umetxoarekin elkar ulertzeko zuen arazoaren aurrean: «¿Esta niña sólo sabe euskera? Pues tenemos un problema», bota zuen gaztelera hutsean.

Bizitako egoera aditzera eman du Twitterren bertsolariak eta zalaparta piztu du atzo zabaldutako txioak. 24 ordutan 367 aldiz izan da elkarbanatua eta Facebookera ere salto egin du, bertan ere zeresana emanez.

Elortzak Osakidetzaren arreta deitu nahi izan du, txioan bertan aipatuz, baina Twitterren bederen ez du erantzunik eman oraindik.

Osakidetzarena ez, baina, Elortzak bizitakoa beste hainbat erabiltzaileen erantzunak jaso ditu. Tartean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarena.