Naiz+ Naiz+

Eta nor zara zu inor epaitzeko? #HerriakLibre

Astelehenean da hitzordua, Iruñean, herri libreen martxa izango da Askapenaren eta euskal internazionalismoaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak abiatutako prozesua salatzeko.

Bideo honetan kultur eremuko kide ezberdinek urriaren 12an Iruñera joateko deia egin dute. Bertan dira Amparo Lasheras, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Garazi Arrula, Unai Gaztelumendi, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra, Uxue Alberdi eta GOSE, ZeEsatek eta Oilba Gorriak musika taldeetako kideak.