\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Euskal castellers-a

Giza gazteluak egiteko gaitasuna herri katalanaren jabetza kulturala dela uste dutenentzat ikusi atzo Valderejoko parke naturalaren 25. urteurrenean, Berantevillatik etorritako lagun talde batek egindakoa.

Hainbat urtetan galduta egon ostean, Valderejoko parke naturalaren 25. urteurrena ospatu zuten atzo Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna berreskuratuz. Arabako Alea komunikazio atariak jasotzen duenez, Valderejoko antzinako lanbideen eta egungo artisauen lanen erakustokia bilakatu zuten Lalastra.

Eguna borobiltzeko, ostera, eguerdi partean, Berantevillatik etorritako lagun talde batek Valderejon 1953. urtean eraiki zuten azken giza-gaztelua berreskuratu zuen. Bi aldiz eraiki zuten gaztelua eta birritan goratu zuten Gaubeako bizilagunak eta kanpotarrak.

Parke Naturalaren 25. urteurrena ospatzeko berreskuratu dute Arabako Foru Aldundiak eta Gaubeako Udalak urte batzuetan galduta egon den Valderejoko Usadioen eta Lanbide Zaharren Eguna. Bertan izan ziren, besteak beste, Diputazioko Ingurumen diputatua Josean Galera eta Gaubeako alkatea Juan Carlos Ramirez Escudero.