Naiz+ Naiz+

Euskal dantzak, sagardoa eta alboka, Crystal Fightersen kamerinoan

Crystal Fighters euskal sustraidun talde britainiarra da eta Anoetako Belodromoa dantzan ipini zuen astelehen iluntzean. Kontzertuaren ostean, kamerinoetan egindako festan, aldiz, haiek izan ziren gozatzeko aukera izan zutenak.

Sagardoa eta musika lagun zituztela, euskal dantzen espektakulu ederra ikusi ahal izan zuten. Ikusi bideoa, bestela. Astelehen iluntzean grabatu eta asteartean igo zuen Facebookera bideoa Ginmusika musika produktoreak eta ordutik 28.000 bisitatik gora izan ditu.

Crystal Fighters taldeak harreman berezia du gure herriarekin. Elektronika eta folka bikainki uztartzen zituen ‘Cave rave’ diskoa argitaratu ondotik, Zugarramurdiko kobak hautatu zituzten aurkezpenerako agertoki gisa. Bertan, gainera, txalapartari ezagunak diren Ugarte anaiak ezagutu eta disko berriaren aurkezpen biran britainiarrekin doaz munduan barrena.