Naiz+ Naiz+

Euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteen topagunea

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura uztartu zituzten abendu amaieran Ahots Baten sormen egonaldian parte hartuko zuten gazteek. Egonaldia Zestoako Sastarrain baserri-eskolan egin zuten abenduaren 26tik 30era eta 15-20 urte bitarteko ia 40 gazte izan ziren Mintzola Ahozko Lantegiak sustatuko egonaldian.

Anari, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx", Julio Soto eta Miren Amuriza eta ITU bandakoak izan ziren gazteekin ahozko kultur sorkuntzaren lanketa egiteko.

Egitasmoa gauzatzen den bigarren aldia da; iaz, oso gustura geratu ziren parte-hartzaile zein antolatzaileak. Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu du egonaldia, Bertsozale Elkartea, EHAZE, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Ikastolen Elkartea eta ipuingintzan aritzen diren zenbait aditurekin elkarlanean.