Naiz+ Naiz+

Eusko-aren digitalerako jauzian azken bultzadaren beharrean

Igandean aro berria hasiko du oraingoz Ipar Euskal Herrian hedatu den Eusko monetak, paperetik numeriko edo digitalerako jauzia egingo du eta berarekin EuskoKarta txartela iritsiko da erabiltzaileen poltsikora. Bidean, ordea, bereziki txartelak eurak eta ordainketa terminalak erosteko diru bilketa kanpaina abiatu du euskal moneta sustatzen duen taldeak eta larunbateko gauerdian amaituko da laguntzeko epea.

Erronka 30.000 eurotan jarri zuten eta azken bultzada behar dute helburura iristeko. Euskokart.org webgunearen bidez egin daiteke ekarpena. Beste bi aukera ere badaude, eskudirutan edo txekea igorrita Euskal Moneta elkartearen egoitzara (Euskal Moneta, 20 / Cordeliers karrika / 64100 Baiona) eta banku transferentziaz (IBAN : FR76 4255 9000 4441 0200 2532 224 /// BIC : CCOPFRPPXXX).