Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2017/03/15 08:23h.
Txikonkorrikaona
Alex Txikonen Twiterreko irudia

Historian lehen aldiz neguan eta oxigenorik gabe Everest igotzen ahalegindu da Alex Txikon. Ez du bere erronka lortu baina behe kanpalekutik jaitsi aurretik, laster abian izango den Korrikari babesa eman nahi izan dio bere taldearekin batera. Euskarak ez du mugarik eta 5250 metrotatik ere euskararen alde agertu dira mendizale trebe hauek.

Grezian eta Eskozian bezala, Parisen ere arineketan ibiliko da euskararen aldeko lekukoa. Aurtengoa hitzordua igandean dute, arratsaldeko 16.00tan eta Montmartretik Pariseko Euskal Etxera joanen dira lasterka. Korrika jendetsua egin ohi dute Eifel Dorrearen herrian, hala ikusten da bederen, aurreko edizioetako irudiak jasotzen dituen bideo honetan.

Korrikaren antolatzaileek kilometroz kilometro ibilbidea josten diharduten bitartean, Korrika hauspotzeko ekimenak non nahi dira.

Kolaboratzaileak
azken iruzkinak