Naiz+ Naiz+

Fermin Muguruza eta Mikel Laboa, New Yorkeko Broadway karrikan

Fermin
Jackie Hadel

Fermin Muguruza eta Mikel Laboaren aurpegiak New Yorkeko Broadway karrikaren 26 kantoian agertu dira Balu artistaren eskutik.

Artistak Facebooken duen perfilean partekatu du ekintza artistikoa. Zuzeneko bideo bat ikusi daiteke, Bertolt Brechten poema batean oinarritutako Mikel Laboaren ‘Gaberako aterbea’ abestiaren letrarekin batera. 1972an Euskal Kanta Berria albumean agertu zen lehen aldiz abestia, eta, 1989an berriro, Hamabi diskoan berrargitaratua. Negu Gorriak taldeak 1990ean bere bertsioa egin zuen ‘Txerokee, Mikel Laboaren Kantak’ omenezko albumerako.

Hain justu abestiaren lehen estrofak aipatzen duen helbidean agertu dira Laboa eta Muguruzaren aurpegiak. «Kontatu didate Nueva Yorken, Broadway eta 26 karrikaren kantoian, Negu Gorrian gizon batek gabero jendeari otoi eskatzen, aterpea bilatzen duela bilutsirik daudenentzat...»

Facebooken zabaldutako bideoaz gainera, Jackie Hadelen argazki blogean ekintzaren argazkiak ikusi daitezke.

Mikel Laboaren ‘Gaberako aterbea’ entzungai:

Negu Gorriak taldearen ‘Gaberako aterbea’ abestiaren bertsioa: