Naiz+ Naiz+

Gaur sarean eta bihar Bilbon, #bideakbatuz

 

Murrizketen aurrean langileen bideak batu nahi ditu LAB sindikatuak. Larunbatean izango da topaketa horren erakusleiho handiena, izan ere, 17.30tatik aurrera manifestazio nazionala izango da Bilboko kaleetan.

#Bideakbatuz traolak ere zeresana eman du egunotan sare sozialetan eta haren magalean prekarietatearen milaka aurpegiak biltzeko ahalegina ere egin du LAB sindikatuak. Honat Euskal Herri osoko langileek deialdia eginez igorritako argazkiak.

Bilbora joateko arrazoiak aletzen joan dira ere bideo formatuan.

Hitzorduko egitaraua ere zabaldu dute.