Naiz+ Naiz+

Gazte Danbada, elikadura burujabearen alde

Hurbiltzen ari da Aste Santua eta harekin batera Gazte Danbada. Laudiok hartuko du datorren martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Ernai eta Aitzina gazte antolakundearen ekimena eta “Esna harrapa gaitzala” izango du lelo. Antolakuntzako detaileak lotzen ari dira bi gazte erakundeak, mimo handiz gainera.

Elikadura burujabetzaren aldeko apustua egin dute aurten Ernaik eta Aitzinak, hala zabaldu dute bederen ekoiztutako bigarren bideoan, eta Gazte Danbadan garaikoak, gertukoak eta ekologikoak diren barazkiak jateko aukera egongo dela iragarri dute bertan.

Gazte Danbadara dei eginez ekoiztutako bideotan, militanteek antolakuntza ereduaren inguruan emandako hausnarketak plazaratzen dituzte. Lehen bideoan, ekimena posible egiten duten boluntario guztien zaintza zuten ardatz.