Naiz+ Naiz+

Gazteraiki, gazte mugimenduko espresioak batzeko topagunea

Ostiralean abiatuko dira Gazteraiki topaketak. Barañainek batuko ditu Euskal Herriko gazte mugimenduko espresio desberdinak eta hiru egunez, dantzak, eztabaidak, kantuak eta hausnarketak partekatuko dituzte.

Autogestioa lanabes duen norbanako edo talde oro hurbildu daiteke gazte topaketa honetara, eta asko eta askotarikoak izango dira bertan landuko dituzten gaiak. Hona hemen, bideo formatuan, asteburuan izango diren eztabaiden mokadutxo bat.

Etxebizitza

Jai ereduak

Lana

Komunikazioa

Euskara

Feminismoa

Hezkuntza

Sorkuntza

Dena, baina, ez da eztabaida eta hausnarketa izanen. Egitarau osoa ezagutzeko egin klik. Bien bitartean, disfrutatu topaketen musika bandarekin eta spotarekin.