Naiz+ Naiz+

Gazteraiki topaketek badute musika banda

Abenduaren 9, 10 eta 11n Barañainen egingo dituzte Gazteraiki topaketak, alternatiba autogestionatuen eraikuntzan mugarri izan nahi duen hitzordua. Elikadurari, harremanei eta musika eskaintzari garrantzia berezia emango diete.

Hamaika ekimen, bideo eta egitasmo egiten ari dira han eta hemen topaketa hauek prestatzeko. Tartean, topaketek abesti ofiziala izango den ‘Geure gainetik’ abestia. Iruñeako Broken Brothers Brass Band taldeak egin du abestia.

Sare sozialetan ere sona izaten ari du #GaztEraiki traolak.