Naiz+ Naiz+

Gojiraren ‘Stranded’-en bideoak milioitik gora bisita ditu jada Youtuben

Jakina zen Gojiraren disko berriak interes handia pizturik zuela metalhead-en artean, aurreko lanen maila handiak, kontzertu arrakastatsuek eta mundu zabalean lortutako sonak eraginda. Eta joan den apirilaren 21ean estreinaturiko “Stranded” kantuaren bideoklipak –Vincent Caldonik zuzendua– hori guztia berretsi du: Youtuben 1.300.000 bisitatik gora daramatza dagoeneko.

‘Magma’ diskoa datorren ekainaren 17an argitaratuko du Baionako laukoteak. Beren ibilbideko seigarren lan luzea izango da, eta Joe Duplantier abeslari eta gitarrajoleak New Yorken duen estudioan grabatu dute.