Naiz+ Naiz+

‘Gu gara giltza!’, bizitza erdigunean jartzeko ekimena

Aurkezpen bideoarekin dakarte abendura bitarte garatuko duten dinamikaren xede nagusia: «Sistemak prekarietatea behar du bizirauteko, gazte prekarioak behar ditu bizirauteko. Baina logika hori apurtu beharra dago. Bizitza jarri behar dugu erdigunean». Postontzira Zumaiko Ernaik igorri digun mezuan dio prekarietatearen aurrean ezinbestekoa dela gazteria burujabe izatea eta hurrengo hilbateetan egoera aztertu eta alternatibak eta esperientziak ezagutuko dituztela.

Zumaiko Ernairen mezua osorik:

«Abendura bitartean emantzipazioaren gaiari helduko dio Zumaiako Ernaik, lana eta etxebizitza sakonduz. "Prekarietatearen aurrean, ezinbestekoa da gazteok burujabe izatea". Premisa horretatik abiatuta hasi da "Gu gara giltza!" dinamika. Herriko gazteen egoera eta ikuspegiak ezagutzeko galdetegi bat prestatu dute. Eta horrekin batera, formakuntzarako eta ezatabaidarako tartea eskainiko duten lau saio egongo dira: lehenengoan, gazteon prekarietate egoera aztertuko da (Ernairen "Gazteria, lana eta prekarietatea" dossierretik abiatuta); bigarren saioan, borrokaren balioaren inguruan arituko dira; eta azken bi saioetan, lana (ekonomia sozial eta eraldatzailearen ikuspegitik) eta etxebizitza landuko dituzte hurrenez hurren, alternatibak eta esperientziak ezagutuz.»