Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2017/03/17 10:33h.
Baliarrain
Baliarraingo umeen ekimena

Erabakitzeko eskubidearen aldeko olatuak 35 herri busti eta estatus politikoaren inguruan botoa emateko aukera izango dute igandean.

Tolosaldeko 28 herrietan, Hernanin, Astigarragan eta Oiarsoaldeko Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaian izango dute galdeketa, baita Bizkaiko Larrabetzun ere.

Hautestontziekin duten hitzordua gorriz tindatutako eguna da herri hauetan, asko eta askotarikoak izan dira, baina, helmuga horrekin egindako ekimenak.

Larrabetzun mimoz josi dute igandeko egitaraua eta gaztetxea ere txukun atondu dute, erabakitzearen aldeko jaia goxo igarotzeko.

Txorierriko bizilagunak ere gonbidatuta daude igandean eta Larrabetzura bertarako Txori Martxa antolatu dute.

Bideoa ere egin dute galdeketaren nondik norakoak azalduz.

Astigarragan, sagardoaren gune nagusian, ‘Demokrazia fest’ eginen dute igandean txotx eta txotx artean.

Tolosaldean ere makina bat atxikimendu jaso ditu 28 herritan eginen diren galdeketek.

Tartean, Tolosaldeko hautetsi ugari. Giltzarriarekin bat eginda, agerraldia egin zuten Bidania-Goiatzen Tolosako alkate Olatz Peonek eta Orendaingo alkate Gorka Egiak, atzean beste alkate eta zinegotzi andana bat zutela.

Spota ere egin dute Tolosaldean.

Errenterian galdeketa hauspotzeko LipDub jendetsua egin zuten pasa den igandean eta baita hainbat spot grabatu ere.

Loading player...

Loading player...

Herritarrak eta hautestontziak izango dira protagonistak igandean, baina giroa ederra izango da eskualde osoan. Danborradak, txarangak, talogileek, dantzariek, trikitilariek eta Porrotx pailazoak berak girotuko dute eguna Errenterian.

Errenterian bezala, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen ere hamaika ekimen egin dituzte.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak Euskal Herriko mugak gainditu eta Miamiraino iritsi da.

Erabakitzeko eskubidearen lekukoak segida edukiko du eta bi asteren buruan, apirilaren 2an, hautestontzi gehiago ipiniko dituzte. Arrigorriagan, Busturialdean, Ajangizen, Arratzun, Bermeon, Busturian, Ean, Ereñon, Errigoitin, Foruan, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Kortezubin, Mendatan, Morgan, Muruetan, Muxikan eta Nabarnizen izango da orduan bozka emateko aukera.

Maiatzaren 7an iritsiko da hurrengo olatua: Durangaldera, Lea-Artibaira, Uribe-Butroera, Uribe Kostara, Zeanurira, Orozkora, Debabarrenera, Urola Kostara, Lasartera, Usurbilera eta Legutiora.

Nafarroa izango da udaberriko azken olatuko protagonista, hilaren 18an izango baitute botoa emateko aukera Larraungo, Araizko, Basaburuko, Bortzirietako, Sakanako, Mendialdeko eta Imotzeko herrietan.

Tags: gureeskudago
Kolaboratzaileak
azken iruzkinak