Naiz+ Naiz+

Hirugarren batukaden topaketa egingo dute maiatzean Lasarte-Orian

Batukadentopaketa.eus: «Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketa martxan da jada. Aurtengoan Maiatzaren 16an ospatuko dugu gure jaia, beraz, ireki zuen agendak eta borobildu bolígrafo gorriaz!

Aurtengoan berrikuntzaz beterik gatoz, eta hemen daukazue lehena. Aurtengoan inskripzio bidezkoa izango da parte hartzea Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketan. Parte hartu nahi duzuen talde guztiek formularioa bete beharko duzue. Izen emateko epea urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra izango da.

Izen emateko beharrezkoa da Euskal Herriko batukada taldea, samba eskola edo antzeko talde bat izatea. Antolakuntza arrazoiengatik, parte hartzea mugatua da eta gerta liteke izen emandako talde guztiek ezin parte hartzea, beraz, topaketen filosofiarekin jarraituz, Euskal Herriko probintzia ezberdinen errepresentazioan oreka bilatzen saiatuko gara.»