Naiz+ Naiz+

Hodei guztien gainetik, eskiak hartuta

Estebe Apezetxek hedatu du Youtuben asteon Grand Tapou eta Milieu artean egindako ibilbidea. Irudi ikusgarriak dakartza eta ibilaldiaren berri zehatza eta argazkiak jaso ditu bere blogean. Bertan azken txango honez gain azken urteetan egindakoen argazki eta bideo ikusgarriak topatuko dituzue. 

(Zure ibilbideak argazkiz edo bideoz jasotzeko ohitura baduzu gustoz hartuko ditugu postontzian denen eskura jartzeko, milesker!)