0 iruzkin

Homofobia joko zelaitik kanporatu guran...

Homofobia joko zelaitik kanporatu guran...

Homosexualitatea zelai jokoan sartu eta homofobia kanporatu guran, ortzadarraren koloreek zipriztindu dute Kopenhageko hiria egunotan.

#FodboldForAlle, –futbola denontzat–, du izena Kopenhageko markesinetan zintzilikatutako kanpainak. Bertan Danimarkako futbolari ezagunak ageri dira, aurpegian LGTB banderaren koloreak margotuta dituztela. Kanpainaren atzean aldiz, hiriko Udala, Danimarkako Futbol elkartea eta Amnistia Internazionala gobernuz kanpoko erakundea daude babesleen artean eta futbol zelaietan ohikoa den homofobiaren aurkako jarrera sustatu nahi dute dinamika honekin.

Homofobiaren aurkako partida irabazteko helburua du kanpainak. Alta, kartelez gain, futbol zelaian bertan egin dituzte ere hainbat ekimen. Ekainaren 6an Danimarkako gizonezkoen futbol selekzioak jokatutako partidan, adibidez, ortzadarraren bandera presente izan zen taldeko kapitainaren besoko zein kornerren banderatxoetan. Detaile horiek uztaileko errepikatu egin ziren, nesken futbol selekzioak uztailean lehenean jokatutako partidan. Bi partida horietan atera zituzten egun Kopenhageko autobus geltokietan ikusgai dauden argazkiak.

Kirol mundua, oraindik ere, irabazteke dagoen partida da homosexualitatearentzat. Izan ere, gutxi dira oraindik ere euren homosexualitatea publikoki adierazten duten jokalariak, bereziki futbolean.

/
azken iruzkinak
azken post-ak