Naiz+ Naiz+

Hutsa bikotearen laugarrena: ‘Amnesia’

Maria Rivero Campo abeslariak (Balmaseda, 1979) eta Eriz Pérez Egiluz gitarjoleak (Urduña, 1981) Hutsa bikote akustikoa osatzen dute. Beren laugarren diskoa argitaratu berri dute eta horretarako urrian crowdfunding kanpaina abiarazi zuten www.karena.eu webgunean. Ekimen honetan 150 pertsona inguruk parte hartu zuen, proiektua burutzeko helburu ekonomikoa lortarazten lagunduz.

Diskoa ‘Amnesia’ izenaz argitaratu dute Taupaka Elkarteren zigilupean. Bikotearen laugarren diskoa izango da, ‘Hutsa’ (Musikherria, 2011), ‘Huts Unea’ (Taupaka, 2012) eta ‘Astuh’ (Taupaka, 2013) lanen ostean. Lan berri hau Barakaldoko Hala Dzipo Musika Eskolan grabatu da David Nanclares-en eskutik eta Bilboko Balea estudioan nahastu eta masterizatu da. Diseinua, bestalde, Aritz Garciaren esku geratu da. Gonbidatuei dagokienez, Josu Bergara kantautoreak, bere ahotsa jarri du ‘Bakardadiña’ abestian.