Naiz+ Naiz+

Hutsa bikotearen laugarrena, zaleen babesaz

Azaroan argitaratuko du Hutsa bikote akustikoak bere laugarren lana, ‘Amnesia’ izenekoa. Grabaketa amaituta, laguntza eskatu diete zaleei denen artean gastuei aurre egiteko. Karenan ezarri dute diruz laguntzeko aukera. Honakoa bikotearen mezua:

Kaixo lagunok! Eriz eta Maria gara, Hutsa bikote akustikoa, eta jada gure laugarren diskoaren grabaketarekin amaitu dugu: AMNESIA. Laugarren disko hau Azaroan argitaratuko dugu eta orain zuen laguntza behar dugu grabaketa eta nahasketa gastuei aurre egin eta diskoen edizio eta kopiak ordaintzeko. Horretarako crowdfounding kanpainia hau jarri dugu martxan, zuen zentzumen guztiak asetuko dituzten pack bereziak eskainiz. Lehenik eta behin zuen entzumenerako gure maitasun osoz konposatutako musika. Bigarrenik, usaimena eta dastamenaren gozamenerako Hutsaren kafe eta azukre goxoa. Ikusmenaren alaitasunerako Aritz Garciak egindako diseinu ederrak, eta ukimenerako...klik egin ezazu! zure eskaera bete eta azaroan zehar zure eskuartean izango duzu zentzumenez betetako oparia! Orain soilik pack berezia aukeratu eta zuen eskaria egitera gonbidatzen zaituztegu. Egizue klik!