Naiz+ Naiz+

Ikerbiltza praktiketan hasi da

Udalerrien eta unibertsitatearen arteko zubi lana egiteko bokazioa du Ikerbiltzak. Xede horrekin hasia da gradu bukaerako lanak, praktikak, tesinak edota doktoretzak saretzen eta horren adibidea Orexan aurkitzen dugu. Bideoan, Eneko Maioz Orexako alkateak erakusten duen moduan, Udalbiltza eta EHUren akordio bati esker, Energia Berriztagarrien Graduko bi ikasle herri horretako energia efizientziaren inguruko ikerketa egiten ari dira.