0 iruzkin

Irribarrezek Crowdfunding-a abiatu du urteko bilduma egiteko

Loading player...

Eguna umorez hartu eta komiki tira eskaintzen digu egunero Irribarrez goitizenaren atzean ezkutatzen den Eñaut Aiartzagunenagak. Irribarrez.info atarian zintzilikatzen du egunero Euskal Herriko aktualitateari erantzuten dion tira eta egunero partekatzen du gurekin, Naiz Plus-ekin.

2016-2017 ikasturtea bukatzear den honetan, ikasturteko komiki guztiak bildu eta urteko bilduma egin nahi du. Horretarako abiatu du Crowdfunding kanpaina Verkami atarian. Ekarpena egiteko klikatu HEMEN.

Igandea bitarte gainera, kanpaina bizkortzeko eta dagoeneko ekarpena egin dutenei eskerrak emateko, ekarpena egin eta Facebooken elkarbanatzen dutenen artean, egin berri duen lamina bat zozkatuko du.

/