Naiz+ Naiz+

‘Iruñea Nola?’ jaialdia, gorputzak berriz astintzeko prest

«Astindu gorputza! Astindu komunitatea!» lelopean egunotan ospatuko dute Iruñea Nola? jaialdiaren bigarren edizioa.

Honat antolatzaileek eurek bidali eta Ahotsa.info-n aurkitu dugu egitaraua:

Iruñea Nola? jaialdiak bigarren edizioa du aurten. Iazko Iruñea After Barcinaren ostean (Katrina haizerauntsiarekin analogian) aurten Arga ibaitik Sadar ibaira mugituko da. Arrosadia auzoarekin loturan, bertako komunitateko musikariekin lotuta. Gainera, Nolak, festarako artefaktu berri bat sortu du: Remigia Pico. Festa horizontalago bat egiteko tresna bat, hala, eskenatokia ez da soilik igandeko Iruñea Nola? Brass Band erraldoiarekin soilik desagertuko. Jaiaren alde elektrikoenean ere ez da eszenatokirik egongo.

Aurtengo jaialdia Arrosadia Bizirik!eko kideekin batera eraiki dugu. Haiei esker ezagutu dugu auzoa eta bertako musikariak: bost kontinenteetatik auzora heldutakoak. Aurtengo lema Astindu gorputza! Astindu komunitatea! izango da. Mississippiko zaporeekin emantzipazioaren soinu banda eraikiz.

OSTEGUNA 26
Tokia: Arrosadiako Zentro komunitarioa.
20:00 Arrosadia NOLA? irrati showa: Arrosadiako historia bizia bertakoek azalduta. 21:30 cumbiak eta boleroak La Voz de Colombiako Gustavito Mirandarekin.

OSTIRALA 27
Tokia: Blas de la Serna kalean Zentro komunitarioaren parean. 19:00 Remigia Picoren estreinaldi mundiala
21:00 Second Line DJak
23:00 JG Musicnomano ft. Viacney
24:00 The Titanians
01:30 Remigia Pico Soundclash

IGANDEA 29
12:00 Jito Alaitik Sadar ibaira second linea Iruñea NOLA Brass Bandekin
15:00 piknika Sadar ibaian (NUP inguruan futbol zelaiaren parean) ft. Professor Paul San Martin